Lehiaketako azken txanpan sartuko da 'baserria' saioa igandean, etb 1en | el correo

feature-image

Play all audios:

Loading...

Domingo, 21 de febrero 2021, 02:07 Comenta Compartir 'Baserria' saioaren zazpigarren atala izango da ikusgai igande honetan ETB1en eta eitb.eus-en, 22.00etatik aurrera. Baserriko


abentura azken txanpara gerturatu ahala, lehiakideek geroz eta gertuago daukate final handia. Talde bakoitza bina bikoterekin dago orain, eta lehia ezin da estuago egon. Goienetxeatarrek eta


Bengoetxeatarrek indarrak pare-parean dituzte berriro ere. Izan ere, egun batetik bestera, erabat aldatu dira kontuak 'Baserria'n. Talde gorriak garaiezina zirudien arren, auzolan


probako hutsegiteek mila zatitan hautsi dute Goienetxeatarren batasun hori. Negutegian ezin ulertuak, malkoak eta haserreak agertu dira. Are gehiago, desafio gogor baten ostean, Axunek eta


Andonik etxerako bidea hartu ostean. Talde urdinean bestelakoak dira kontuak. Amalurrek eta Xabik aurrerapausoa eman dute eta, azken taldekako proban nagusitu ostean, lehiaketa irabazteko


hautagairik sendoenetakoak direla erakutsi dute. Begi guztiak, ordea, Ibai eta Eduri begira egongo dira. Batek huts egiten ez duenean, besteak sartzen du hanka, eta 'Baserria'n


iraun nahi badute, ez zaie akats gehiago onartuko. Tentsioz beteriko auzolan proban erabakiko da bakoitzaren patua: 3, 2, 1, lanera!. Esan bezala, saioaren zazpigarren atala, igande honetan,


22.00etan, ETB1en eta eitb.eus-en. CASTING BERRIA, LASTER 'Baserria'ren arduradunek nabarmendu dutenaren arabera, saioa hasi da jada bigarren denboraldia prestatzen, eta aurki


jarriko du martxan bertan parte hartzeko casting-a. Programaren webgunean kaleratu da casting-ean izena emateko informazioa. Comenta Reporta un error